Naiz+ Naiz+

Dantzan, kantuan eta hegan, Korrikaren zain

Geroz eta gutxiago falta da Korrika lasterka abiatzeko. Datorren ostegunean, hilaren 30ean hasiko da Korrika Otxandion eta Euskal Herria zeharkatu ostean, Iruñean aurkituko du helmuga apirilaren 9an.

Irrikaz itxaroten den lasterketa da Korrika, baina zain diren bitartean, dantzan, abesten eta hegan aurkitu ditugu baten batzuk. Ikusi bestela!!

Durangon, beste hainbat herrietan moduan, Korrika Txikia eginen dute herriko txikienek. Bertan Flashmoba egingo dute eta bertako dantza pausoz pauso ikasteko bideo egin du Berbaro elkarteak.

Ez dira Korrikaren etorrera dantzan itxaroten duten bakarrak, ikusi bestela Nafarroako ume zaintzan eta haur eramaileetan espezializatutako Amatriuska elkarteko Flashmobaren entsegua.

Eta abestia ikasi nahi duten guztientzat, Bego Garaik eta Sergio Palaok ‘Zirkorrika’ abestia piktogramekin dakar.

Korrikak gure errepide eta herriak zeharkatuko ditu, baina baita paretak ere. Ikusi bestela, Neska Kabareten ikuskizuna.