Naiz+ Naiz+

Elikagai saskiak salgai, errepresaliatuen itzulera goxatzeko

Espetxea ala erbestea atzean utzi ostean, errepresaliatu ohia bere sorterrian baldintza ahalik eta duinetan bizitzea nahi du Ipar Euskal Herrian sortu den Askatasun gosez egitasmoak. Jendartean egokitzeko lan horretan osasungintza, arlo juridikoa, lana edota etxebizitza moduko esparru anitzak daude. Horietan guztietan errepresaliatuaren bidaide izan nahi du Askatasun gosez ekimenak, eta, horretan aritzeko diru bilketa kanpaina abiatu du.

Ez du, baina, dirua musu-truk eskatzen. Euskal Herriko zazpi probintzietako 14 produktuz osatutako saskia erosteko parada da eskaintzen duena. 50 euroko laguntzaren truke itsasotik zein lurretik, jateko, edateko eta gozatzeko elikagaiak hain zuzen ere.

Ekainaren 3a arte eskatu daiteke saskia.