Naiz+ Naiz+

Elkartasunak laranjaz margotuko du Donostia, minbiziak jota hildako Markel haurraren omenez

Markel Txapeldun Memorialaren bigarren edizioa ospatuko dute datorren maiatzaren 28an. 2014. urtean, lau urte zituela,minbiziaren ondorioz hil zen Markel Jimenez eta ordutik, familia eta lagunek bere kasua baliatu nahi dute haur minbiziaren errealitateari ezagutzera emateko.

Iaz, marea laranja batek zeharkatu zuen Jimenezen kabi izan zen Donostiako Altza auzoa eta aurten ere berdina egin nahi dute. Egun osoko egitaraua antolatu dute datorren maiatzen 28rako eta, lortutako etekin guztia Gipuzkoako haur minbizidunen ASPANOGI guraso elkartearentzat izango da.

6,7 kilometroko herri lasterketaz gain, adin guztietarako egokiak diren haur lasterketak izango dira arratsaldean zehar, baita haurrentzako jolasak, puzgarriak, pailazoak edota hegazti harraparien ikuskizuna ere.

Bi urtez ospatutako ekimen honekin, gaixotasunari buruz normaltasunez hitz egin eta informatzea nahi dute senide eta antolatzaileek.

Sare sozialetan zabaldutako bideoan Gipuzkoako aurpegi ezagunek babesten dute Markel Txapeldun Memoriala.