Naiz+ Naiz+

Elorrixoko gaztetxeak 25 urte, jai erraldoia

Postontzian: Datorren martxoaren 2an Elorrioko gaztetxeak 25 urte bete dituela eta jai erraldoia egingo da herrian. Goizeko hamaiketan hasita, egitarau mardula antolatu dugu urte guzti hauetan zehar gaztetxetik pasa direnak -eta oraindik ere pasako direnak- omentzeko:

Goizeko 11:00etatik 14:00etara plazan: umeentzako jolasak –freestyle gunea,tailerrak, gaztelu puzgarriak…-.
13:00ean plazan: KLARIONA antzerkia karrika antzerki taldearen eskutik.
13:00ean gaztetxean: egunari harrera -luntxa, musika, txupiña…-  eta ondoren trikipoteoa.
14:00etan plazan: Familia argazkia.
15:00etan polikiroldegian: bazkaria eta bazkal ostean PEZ KAO antzerkia.
18:00etan: kalejira eta karpan ekitaldi omenaldia.
19:30ean gaztetxean: Kontzertu akustikoa KOKEIN, TXABOLAKUMEAK, GORANTZ ERORI PROIEKTUA eta mapping ikuskizuna LOGELA MULTIMEDIA & SUMMUN ARTen eskutik gaztexe kanpoan.
22:30ean Kontzertuak karpan: WILLIS DRUMMOND, IHESKIDE eta ZE ESATEK eta eguna amaitzeko DJ BULL gaztetxean.

Sarrerak salgai: Portalekua, Parra eta gaztetxean.
Prezioak: egun osoko bonoa (bazkaria + kontzertuak) 12€ (aldez aurretik erosi behar dira) eta kontzerturako sarrera bakarrik 6€. (Kontzertuetarako tiketak egunean bertan soilik salduko dira).

[Info + http://www.elorrixokogaztetxea.org edota Facebook: elorrixoko.gaztexea]