Naiz+ Naiz+

Errepentismo kubatarra vs. euskal bertsolaritza

Munduko Ahozko Inprobisazio Topaketa izan zen pasa den ostiralean Bilboko Hika Ateneo elkartean. Oholtza gainean, Oihana Bartra bertsolari bilbotarra eta Alexis Díaz Pimienta errepentista kubatarra izan ziren, hamarrekoak eta bertsoak, hau da bat-batean egindako poesia, elkarrekin partekatuz.

Bertsolaritzaren txapelketaren burbuilatik kanpo, bertso mundua ere badagoela frogatu zuten Bilbon, kubatar bertsolaritza ala euskal errepentismoaren arteko saio honetan.

Hika Ateneoa izan zen Munduko Ahozko Inprobisazio Topaketa honen bosgarren edizioa antolatu zuena. Aurtengoa, baina, berezia izan da, izan ere, bat-batean egindako poesia elebiduneko gau magiko honek Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzaz gain, Euskadi-Cuba elkartearen laguntza berezia izan zuen.

Saioa oso osorik ikusteko, egin klik HEMEN.