Naiz+ Naiz+

Espainiako Indar Armatuak, euskaraz?

Facebooken aurkitu dugu larunbaterako plan honen berri. Espainiako Indar Armatuek «ospakizun eguna» dute eta sareetan bederen, euskal hiztunei zuzentzen saiatu direla dirudi. Saiatu diogu bai… Lortu, ez dutelako lortu.

Erre Harria Nahikoa erabiltzaileak zabaldu du irudia, bere jarraitzaileen artean iruzkinak eta algarak eraginez. Badira, ez ulertzea hobeto dela diotenak ere.

Eguna indar armatuen. Hala du goiburu kartelak eta larunbatari M hizkia ere ipini diote, «B-ren aurrean beti M» gaztelerako aholkuari jarraiki. Ez dira akats bakarrak, ezetz harrapatu bertan ageri diren guztiak!