Naiz+ Naiz+

Euskal Herriko IX.Mus Txapelketa, herrialdeetako finalen atarian

Mustxapelketa
Euskal Herriko IX.Mus Txapelketa

Herri mailako fasea gaindituta, Euskal Herriko IX.Mus Txapelketak herrialdeetako finalak jokatuko ditu datorren igandean, otsailaren 25ean.

Araban, Artziniegan izango dute hitzordua; 10.00tatik aurrera La Encina jatetxean. Bizkaiko kanporaketa Algortan izanen da; ordu berean eta Azebarri elkartea. Gipuzkoan, berriz, arratsaldez jokatu da, 15.00etatik aurrera Ibarrako herriko frontoian. Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere arratsaldez arituko dira musean, lehenengoak Izturitzeko Artetxean, eta, bigarrenak, Urdiñarbeko Xistera ostatuan. Goiztiarrago ariko dira Nafarroa Garaian, goizeko 8.30tan baitute hitzordua Iruñeko Alde Zaharreko Arrano elkartean. Lapurtarrak, ostera, astebete itxaron beharko dute, euren finala martxoaren 4ean jokartuko baita Pausuko Xaia ostatuan.

Herrialdeetako kanporaketetara iritsi diren bikoteak ezagutzeko eta orain arteko partidak ezagutzeko, ikusi Euskal Herriko Mus Txapelketaren ataria.