Naiz+ Naiz+

Euskal Herriko Wiki Loves Monuments

Captura_de_pantalla_2017-10-18_a_las_10.24.50
gaztelugatxe

Wiki Loves Monuments (WLM) kultura-ondarearen inguruan antolatutako argazki lehiaketa da eta Wikimediako kapitulu eta erabiltzaile-taldeek antolatzen dute. 2010ean Herbeheretan antolatu zen lehen aldiz. 2011n, Europara zabaldu eta urtebetera mundu osora zabaldu zen, Brasil, Kanada, Txile, India, Panama, Ghana, Filipinak, Errusia, Hego Afrika eta Ameriketako Estatu Batuetan antolatuz.

Lehiaketaren helburua da Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintzaren zaleak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera bultzatu, eta, bide batez, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko irudiak eskuratzea.

Aurten Euskal Herrian egin den WikiLovesMonuments lehiaketan 722 argazki jaso dituzte. Argazkilari profesional batek eta komunikabide bateko editore batek osatutako epaimahaiak lehenengo galbahea egin eta 26 argazki aukeratu zituzten. Argazki horiek 1etik 5era arte puntuatu behar izan dituzte, ondoren, argazkien azken ranking-a osatzeko. Gainera, Azkue Fundazioak Euskal Herriko, Bizkaiko eta Bilboko argazki onenei saria berezia emango die.

 

Euskal Herriko argazki onena Egunsentia Gaztelugatxen du izena eta Ebaki da egilea. 


Bizkaiko argazkirik onena Bizkaiko zubia gauez du izena eta Igerrak Elkartea
 da irudiaren egilea.

Bilboko onena, ostera,  San Anton eliza du izenburutzat eta egilea Igerrak Elkartea da baita ere.

Narros Jauregia ikusi daiteke Theklanek egindako argazki honetan.

Edorta Subijanaren Donostiako udaletxea jasotzen duen irudia da bostgarren lana.


Argazki hauek eta emaitzarik altuena lortu duten hurrengo bostak ere nazioarteko txapelketara joango dira. Ikusi hemen gainontzekoak.