Naiz+ Naiz+

Eusko moneta... orain erabilpen elektronikoa

Enbata.info-k hedatu du berria, ostegunean 19.00etan batzarra deitu du Euskal Moneta elkarteak, Eusko-aren sustatzaileak eta besteak beste, Euskoaren erabilpen elektronikoa abiatzea izango du helburu Ezohiko Biltzar Nagusiak. Transferentziak eta txartel bidezko ordainketak ahalbidetu nahi dituzte.


Arrakastatsua izaten ari da Euskoaren esperientzia. Pasa den urrian tokiko moneten inguruko erreportaje berezia eskaini zuten Arte kanalean. Munduan 4.000 bat daudela zioten eta Frantziako Estatuan 60 bat. Horien artean, Euskal Herrian abiatutako Euskoa nabarmendu zuten. 7.12tik aurrera.

Batzarra baino lehen Euskalmoneta.org helbidean jarriko dute bileraren gai zerrenda zehatza. Hala ere, Enbata agerkarian aurreratu dute proiektua abiatu zuteneko oinarrizko irizpideetan18. puntuan ageri zena abian jarriko dutela, moneta elektronikoa alegia. Honela zioten puntu horretan: «Ondorengo sasoi batetan moneta elektroniko bat sortuko da eta aldagarritasunari dagokionez paperezkoaren arau berberak obedituko ditu. Mugikor bidezko ordainketak aurreikusi dira, bai hornitzaile eta partikularrentzako posible izango direlarik. Dena dela, hornitzaileen arteko eta nagusi- langile arteko ordainketa sistema minimo bat segidan ezarriko da; transferentzia bidezkoak, distantziako ordainketak edo txeke bidezkoa». Iritsi bide da momentua!