Naiz+ Naiz+

‘Fan hemendik eguna’, ez badoaz bidali egin behar

171 urte doaz gurean Espainiako Guardia Zibilak eta ez direla inoiz joango esan berri du Espainiako Barne Ministroak. Ez badoaz, bidali egin behar, beraz, pentsatuko dute Oñatin ‘Fan hemendik eguna’ ekainaren 13rako antolatu dutenek. Bideo eder honekin egin dute deialdia. 12.30ean hasiko dira ekimenak poteoarekin. Bazkaria izango da gero eta manifestazioa 19.00tan. Aurten, ekimen berri bat ere gehitu diote egunari, giza katea egingo baitute kuartela inguratuz. Ondoren, festa giroan amaitzeko, kontzertuak izango dira lehen mailako kartel batekin: Pablo Hasél, Anti-humano, Selektha Stepi & Kenitra, Des-kontrol eta Egurra ta kitto.