Naiz+ Naiz+

Feminismoak sanferminetan eztanda egin zuenekoa

Aldarrikapen feministak Iruñeako Udaletxearen plazaren erdigunea okupatu zuen txupinazoa jaurti zutenean. Letra larriz irakur zitekeen autodefentsa feministarako aldarri ozena. Ez zen samurra izan plazara iristea, are gutxiago pankarta zabaltzea.

Ahotsa.info atariko lagunek Iruñeko Sanferminetako Txupinazoa "feministizatu" zuten protagonisteko egoteko aukera izan dute. Ekintza nola burutu zuten eta zenbat oztopoei aurre egin behar izan zieten kontatu diete. Ekimena ongi atera izana mugimendu feminista indartsu dagoenaren erakuslea dela azpimarratu dute.