Naiz+ Naiz+

Gerraren negozioa...

‘Zein da zein?’ izenburupean kanpainan da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernuz Kanpoko Erakundeen koordinakundea. Hirugarren bideoa argitaratu berri dute, gerraren negozioaren eta atzetik dituzten interesen inguruko azalpenekin. Datu pare dakartzate adibide gisa, «Afrikan gastu militarra %62 hazi da bataz beste azken hamarkadan. Munduan %49 hazi da» eta ondorioa, «gastu militarra eta gatazka armatuak gutxi batzuek profitatzen dituzte, gainontzekoen lepotik». Informazio gehiago: iniciativaquienesquien.org