Naiz+ Naiz+

«Gogoa daukat bertso eskolan aritzen den neska hortan...»

Asteburuan ekingo dio Bertso Txapelketa Nagusiak finalaren aurreko azken txanpari. Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñeko saioak zehaztuko dute Amets Arzallusekin batera Barakaldoko finalean izango den zazpikotea.

18 bertsolari izango dira hiru saio horietan, sailkapen marra Durangoko saioak markatu zuen, azken talde honetan sartu da Iñaki Apalategi 648 punturekin eta hautapen horretatik kanpo geratu da Miren Artetxe, 639kin. Bere amaierako agurra da goian ikusgai duzuen bideokoa. 

Gogoa daukat bertso eskolan
aritzen den neska hortan,
utzi ez utzi segi ez segi
etengabeko borrokan.
Errurik gabe eta damurik gabe
utz ezazu uztekotan,
ta aldiz jakizu bene-benetan
gozatzen baduzu hontan
izan jaialdi, bertso afari
edo triki poteotan
guk ere zure ondoan egin
nahi genukela bertsotan.