Naiz+ Naiz+

Guernicatik Gernikara, ongi etorri atzoko eta gaurko errefuxiatuak

79 urte bete dira egunotan Gernika bonbardatu zutenetik. 1937ko apirilaren 26an bonbardaketa sufritu zuten horien ondorengoak dira Lobak, eta, aste honetako urtemugan lau minutuko eten bat egin eta atzera begiratuz euren arbasoak izan zituzten gogoan.

Data seinalatua igarota, etorkizunari begira ere ipini eta manifestazioa deitu dute larunbaterako, euren arbasoen antzera gerra eta gosea atzean uzteko beharrean diren egungo errefuxiatuen alde. Apirilaren 29an 20.30etan Andra Mariko babeslekutik aterako da protesta era «Guernicatik Gernikara, ongi etorri!« izango du lema.