Naiz+ Naiz+

Gure Esku Dago: «Gaur hautetsontzia, bihar erabakia»

Mosaiko erraldoia, 10.000 herritarrek osatutakoa egin zuen Gure Esku Dagok pasa den azaroaren 8an, ikasturteko lehen ekimen jendetsua. FIKOBAn pasa den larunbatean ikasturteko asmoen berri zabaldu zuten eta bertarako mosaikoaren inguruko bideo berria prestatu zuten, aurreko bideoak astebetean 100.000 ikustaldi izan ditu. Indartsu datoz eta NAIZen dinamikaren jarraipenerako iaz egin genuen moduan, aurtengorako ere dinamikaren herriz herriko mapa osatu dugu: