Naiz+ Naiz+

Gure Esku Dago: «Gu beti Kataluniarekin»

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Kataluniako prozesua babesteko bideoa sareratu du Bilbon egindako mobilizazioen irudiekin. Atzo eguerdian sareratu zuen bideoa, iluntzean Auzitegi Nazionalak Cuixart eta Sanchez espetxeratzeko agindu ostean, gaurkotasun gehiago du Kataluniarekin bat egiteko premiak.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart preso sartu eta berehala protestara dei egin dute Assemblea Nacional Catalanak eta Òmnium Culturalek. Bi deialdi luzatu dituzte gaurko. Eguerdian lantegien atarietara atera eta elkarretaratzeak egiteko deia egin dute, 20.00tan, ostera, elkarretaratze nazionala deitu dute Bartzelonako Diagonalean; bertara gainera, kandelekin joateko deia egin dute.

Euskal Herrian ere plazetara ateratzeko deia egin du Gure Esku Dagok. 19.00tan izanen dira Euskal Herriko hitzorduak.