Naiz+ Naiz+

Hala Beditik ere #GureAhotsa-ren aldarria ‘Mannequin Challenge’ eran

Bere aurkako kriminalizazioa salatu asmoz plazaratu zuen Ahotsa.info-k ‘Mannequin Challenge’ delakoaren erara egindako bideoa (hemen ikus dezakezue), eta orain nafar hedabidearekin elkartasunez Gasteizko Hala Bedi irratitik dator antzeko bideoa. 

Hondako mezuarekin ari dira bideoa hedatzen:

Araban, Gasteizen eta Hala Bedi Irratian ManiquiChallengearen modara batu gara. Ahotsa.info-rekin elkartasunez, Arabako irrati libreenak elkartasun keinu hau eduki nahi izan du Nafarroan #GureAhotsa den hedabidearekin. Jasaten ari den kriminalizazioaren aurrean, gure babes handiena adierazpen askatasunaren defentsan: "#GureAhotsa! Zuekin Gaude!"

Hala ere, ez gara bakarrik egon. Proiektu honetan parte hartu dute, besteak beste, LAB eta ELA sindikatuek, Ernai Gazte Antolakundeak, Gasteizko Gaztetxeak, Errekaleor Bizirik!-ek, Gasteizko Mugimendu Feministak, MusikGerrillak, Gasteiz Hardcore Crewk, Askapenak, Haraba-k, Sortuk ... eta ekimenera batu nahi izan dira norbanako ugari ere bai.