Naiz+ Naiz+

Homofobia kasu baten aurreko erreakzioak

Dezenteko arrakasta izan du LGTB Espainiako Estatuko Federazioak hedatu duen bideo honek. Bi estatubatuar dira Madrilen, erreserba eginda duten hostal batera joateko laguntza eske. Ostatuaren jabearen gutunari, ordea, homofobia eta mehatxua darie. Kasu honetan gutuna gezurrezkoa da, jendearen erreakzioa egiazkoa, ordea. Denek ere auzolotsa sentitzen dute paperean irakurri eta bikote atzerritarrari itzuli behar izan diotenagatik.

Erreakzio kontrajarriak sarean

Ordu gutxian 100.000tik gora ikustaldi izan ditu bideoak, agerikoa, beraz, arrakasta. Zalantza ugari sortu dituena jende guztiak horren zuzen erreakzionatzea izan da, homofobia jarrera amu gisa jarritako gezurrezko gutun horretan soilik antzematen delako, bikoteari lagundu asmo dioten denek jarrera oso ona erakusten duten bitartean. Errealitatea hori al da?

Behar luke, noski. Youtubeko euren kanalean batek dioena honakoa: «Pero están en Chueca y ahí todos son gayfriendly, y si hubieran hecho el experimento en otra zona?». Bideoak berak amaieran ematen dituen datuak horren adierazle. Espainiako Estatuan LGTB pertsonen %38ak bazterkeria edo jarraipena jasan duela, adibidez. Kanpainaz informazio gehiago HEMEN