Naiz+ Naiz+

Hordagoka zazpi euskal herrietan

Musean Euskal Herria marrazten ari dira batzuen enbidoak eta besteen hordagoak, hamarrekoak eta ustelak, Euskal Herlriko VII. mus txapelketan dozenaka bikote sailkatu dira, jada, otsailaren 21ean eta 22an izango diren herrialdekako finaletarako. Hona mapan herriz herriko sailkatuetako batzuk:

Sarean egunez egun ari da talde antolatzailea kanporaketen eta sailkatuen berri ematen. Webean edo Twitterren jarrai dezakezue txapelketaren garapena. Bitartean, hona orain arte sailkatutakoen zoriontasun aurpegiak; Miranda de Ebrotik Ziburura eta Alesbesetik Artziniegara. (Izar berdeek otsailaren 21ean eta 22an izango diren herrialdekako finalak adierazten dituzte). Etengabe berrituz joango gara mapa.