Naiz+ Naiz+

Ihesa musika bira bihurtu zuten siriarrak

AlJazeerak zabaldu du musikari siriar hauen istorioa. Beste milaka iheslariren moduan Europarako bideari ekin zioten euren bateria jolea hil zutenean, Greziako Lesbos irlara iritsi ziren beste hainbatekin batera. Damascon 2010ean sortutako taldea da Khebez Dawle eta bideoan Zagreben, Kroazian eskainitako kontzertua ageri da. Greziara iristean hondartzan zirenei euren CDak saltzen nola hasi ziren azaltzen dute, eta Atenasen erosi zutela gitarra bat kalean jotzeari ekiteko.

Orain hilabete argitaratu zuten azken abestia Youtuben, «oraindik bizirik zaude» zioten bertan, «abesti hau Siriako gure jende maitagarriari eskainita dago, euren eta besteen bizitzaren babesean ari diren guztiei, eremu guztia hartu duen gerra eta kaosaren gainetik». Beiruten, abuztuaren 12an argitaratu zuten abesti hau bere baitan duen disko berria.

Informazio gehiago: Taldearen Facebook orria