\r\n

Urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat kolkoratu ditu asteburuan euskal selekzioak Malmoen, Suedian, jokatu den Munduko Sokatira Txapelketan. Euskal Herriak ofizialik eskuratzen duen lehen urrea, 580 kiloko kategorian eta Ingalaterraren aurka Irabazi zuen.

\r\n

Podiumera igo eta Euskal Herria zioen ikurrina zabaldu orduko hasi ziren \u2018Ikusi Mendizaleak\u2019 abesten euskal selekzioako kideak. Saltoka ere aritu ziten podium gailurrean... beste nazioetako kirolarien aurpegiak ikusi beharrekoak ziren!

\r\n

Bozgorailuetatik \u2018Gora eta Gora\u2019 entzun zen ostean, baina, zergatik ez da izango \u2018Ikusi mendizaleak\u2019 euskaldunon nortasun kolektiboaren adierazagarri?

\r\n

Juan de la Vega EiTBko kirol kazetariak zabaldu du, bere twitter kontuan,\u00a0une mundial hau jasotzen duen bideoa.

\n"}
Naiz+ Naiz+

‘Ikusi Mendizaleak’, Euskal Herriaren lehen urrearen ereserkia

Urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat kolkoratu ditu asteburuan euskal selekzioak Malmoen, Suedian, jokatu den Munduko Sokatira Txapelketan. Euskal Herriak ofizialik eskuratzen duen lehen urrea, 580 kiloko kategorian eta Ingalaterraren aurka Irabazi zuen.

Podiumera igo eta Euskal Herria zioen ikurrina zabaldu orduko hasi ziren ‘Ikusi Mendizaleak’ abesten euskal selekzioako kideak. Saltoka ere aritu ziten podium gailurrean... beste nazioetako kirolarien aurpegiak ikusi beharrekoak ziren!

Bozgorailuetatik ‘Gora eta Gora’ entzun zen ostean, baina, zergatik ez da izango ‘Ikusi mendizaleak’ euskaldunon nortasun kolektiboaren adierazagarri?

Juan de la Vega EiTBko kirol kazetariak zabaldu du, bere twitter kontuan, une mundial hau jasotzen duen bideoa.