Naiz+ Naiz+

Irailaren lehenari aurre egiteko errezeta

Irailaren lehena gaur eta lanera itzultzeko eguna askorentzat (nahi baino gutxiagorentzat, ziur aski). Udara guztiko ajeak kolpez gorputzera. Elgoibarren atzo amaitu zituzten jaiak eta bertatik festak amaitu osteko bideo hau, gaur goizeko diana berezi honena igorri digute. Jaietako arropak bazter utzita, txarangaren dianak esnatu ditu gaur herritarrak, irailaren lehen honi indarrez aurre egiteko.