Naiz+ Naiz+

Israeldarrek 12 urterekin ere atxilotu zaitzakete

Mundu guztira hedatu da azkar batean 12 urteko baten atxiloketa saiakera bortitza erakusten duen bideo hau. Saiakera, inguruan ziren hainbat emakumek soldadu israeldarrei aurre egin eta haurra atxilo eramatea ekidin baizuten. Ramallahtik gertu, Nabi Saleh herrixkakoak dira irudiak.

Beste bideo bat hedatu dute gaur, leku berekoa antza eta gertakari hau grabatzen ari zenetako batena. Italiarra bera, elkartasun brigada baten partaidea atxilo eraman zuten israeldarrek: