Naiz+ Naiz+

Jardunaldi feministak, Bilbon

Bilboko Bilgune Feministak burujabetza feministaren inguruko solasaldi zikloa antolatu du. Gaur dute lehen hitzordua eta otsailaren 17 eta 22an egingo dituzte hurrengo solasaldiak.

Iragan urtean antolatu zuten lehen topaketa feminista eta izan zuten arrakasta kontuan hartuta, errepikatzeko apustua egin dute aurten. Gaurkoan ahalduntze feminista izango dute hizpide; bigarren saioan harreman ereduen inguruan arituko dira, eta, hirugarrenean, aldiz, feminismoan bizitzearen inguruko esperientziak partekatuko dituzte.