Naiz+ Naiz+

Jose Luis Elkoro, Alkateen Mugimendua aletuz

[ALKATEEN MANIFESTUA PDF]

Aurtengo uztailean 40 urte beteko dira Alkateen Mugimendua sortu zenetik eta urtemuga biribila ospatzeko mugimendu hartako protagonista berezia izan zen Jose Luis Elkoro elkarrizketatu du Iratzar Fundazioak, Korapiloak egitasmoaren baitan.

1976ko otsailean izan zen hautatua Elkoro Bergarako alkate eta martxo amaieran Foruen Berreskurapena eskatu zuen lehen udala izan zen Bergarakoa. Horrek bide eman zion uztailean Alkateen Mugimendua sortzeari.Iratza Fundazioak eskaini digun bideoan Foruen Berreskurapena zergatik eskatu zuten azaltzen digu Elkorok bideoan.

Honatx bideoaren aipu horietako bat: «Martxoaren 29an Bergarako Udaletxean ezohiko osoko bilkura ospatu zen foruen berreskurapen osoa eta Eusko Ikaskuntzak idatzitako eta 1931ko ekainaren 14an euskal udalen Asanbladak Lizarran onartutako Autonomia Estatutuaren antzekoa erredaktatzeko eskaria egin zen. Akordioa Juan Carlos erregeari bidali zitzaion gutun bidez. Apirilaren 9an Hondarribiko udaleko ezohiko osoko bilkuran gauza bera eskatu zuten eta apirilaren 16an Oñatin. Bergarako eskariaren antzeko terminoetan mintzatu ziren Zarautz, Eskoriatza, Arrasate, Elgeta eta Antzuola ere. Hala ere, maiatzaren 6an Gobernu Zibilak Bergarako Udalaren akordioa suspenditu zuen eta udal ordezkarien bilerak debekatu zituen».