Naiz+ Naiz+

Karmele Solaguren gogoan izango dute hilaren 18an

Karmele Solaguren 500 kilometrotara preso zegoen bere semea bisitatzera zihoanean kotxe istripuz hil zen. Hamaika urte beranduago, datorren otsailaren 18an, Karmele Solaguren omendu eta espetxe politikaren aldaketa eskatzeko ekitaldia izango da bere herrian, Barañaingo Auditorioan hain zuzen ere.

"Oroimenetik aitortzara – Karmele Gogoan" leloa izango du arratsaldeko 19.00tan abiatuko den ekitaldiak eta «gertatutakoaren aitortza aldarrikatzeko herri oihua izango» dela aurreratu dute. Estilo ezberdinetako musika ikuskizunak izango dira oholtza gainean, baita dantza, bertsoak eta antzezpenak ere.

Ekitaldiak atxikimendu ugari bildu ditu dagoeneko. Azkena, Aitor Merino aktorearena.