Naiz+ Naiz+

Korrikaren 20 edizioei begiratu azkarra

20 Korrika izango da 2017ko hau eta hasi aurretik urtemuga jaia antolatu du AEK-k datorren otsailaren 11rako. Bideo bidez hedatu dute bertarako deia eta deialdia bera 20 edizioen laburpen azkar bilakatu dute. 1980ko lehen Korrika haren irudiak berreskuratu dituzte eta azken urteetakoak bildu, euskararen aldeko lasterketa kolektibo honen balioak laburtuz lau minutuan.

Urtemuga jaia 13.00ean hasiko da eta 19.30ak aldera amaitzea aurreikusi dute. Irungo Ficoba erakustazokan izango da eta sarrera 20 €-koa izango da. korrika.eus/2151-izen-ematea helbidean eman behar da izena.