Naiz+ Naiz+

Kortxoenearen esperientzia, dokumental batean

Kortxoenearen 5 urteko esperientziaren berri emango duen dokumentala egiteari ekin diote eta berau posible izan dadin finantzaketa auzolanean egiteko proposamena egin dute. Karena plataformaren bidez lagundu daiteke.

Aurrerapen gisara hedatu duten bideoan Kortxoenea beraren historia eta modu honetako gune autogestionatu batek dakarren ekarpena laburtu dituzte. ‘Kortxoenea, irautea sortzea delako’ darama izenburu gisa lanak.