Naiz+ Naiz+

Langile klasea kalean, ospatzeko gutxi eta aldarrikatzeko asko dutela agerian

Gazte mugimenduak jo puntuan jarri du prekarietatea eta larunbatean izango dira hura kalean salatzen. Eskualdeka eta herrika egingo dituzte mobilizazioak. “Itzali kapitalismoaren argia, piztu langileon borroka!” lelopean, ekimenak gazte prekarioak saretzea izango du helburu.

Topatu gazte atari digitalean izan dugu ‘Eraikuntza lanetan ari gara’ lelopean hilabetez ondu den egitasmo honen berri. Gazte mugimenduaren baitako hainbat norbanakok eta eragilek abenduan hasi zuten alternatibak sortzeko prozesua. Lehen batzarra Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan egin zuten, eta bigarrena Usurbilen martxoaren 5ean. Ehunka gazte ari dira biltzen prozesuaren baitan, eta hamahiru lan-ildotan banatuta ari dira bidea marrazten. Horietako bat da lanarena.

Maiatzaren Lehenabaliatuz, mobilizazioak deitu dituzte gazte kontzientziadunen sarea osatzen laguntzeko. Hona ekimenak:

APIRILAK 29 Mobilizazio eta konpromiso dinamika apirilaren 29an hastea proposatzen dute. Prekarietatearen erantzuleei lehenengo abisua helaraztea da beraien asmoa; egun horretan, kapitalismoaren argia itzaliko dute ahalik eta toki gehienetan, goiz, arratsalde zein gauean.

APIRILAK 30 Apirilaren 30ean, berriz, mobilizatzera deitu dute, bakoitzak herriz herri bere eremuan eragin eta eguneko egitaraua antolatuz. “Egun horretan langile borrokak dirauela erakutsi behar diegu, indartsu gaudela eta borrokarako prest”, adierazi dute.

Maiatzaren Lehena dela eta, asko dira Euskal Herrian barna egiten ari diren ekimenak. Sortuk adibidez, Prekarietaratea eta langabeziaren aurka, Estatu espainolarekin hausteko deia luzatu du  eta Lab Arabak parodia egin du prekarietatearen aurka.