Naiz+ Naiz+

Luna eta Enrich Ipuruan, inoiz baino txalotuagoak eta herriko talde feminista, kritiken erdigunean

Sergi Enrich eta Antonio Luna Eibarko jokalariek emakume batekin baina honen baimenik gabe, grabatutako eta hedatutako bideo sexualaren inguruan sortutako hika mikaren aurrean haserre agertu da Nalua Eibarko talde Feminista.

Luna eta Enrich Ipuruan inoiz baino txalotuagoak direla salatu eta sare sozialetan talde feministaren kontrako kritikak jaso dituztela salatu dute bideoan.

Eibarko klubeko zuzendaritzak «kontu pertsonal» gisa hartu eta neurririk hartu ez izana deitoratu dute. «Kluba da delitu egile hauei ordaintzen diena. Hauek al dira azpimarratzen dituzuen baloreak?», galdetzen dute.

Era berean, Luna eta Enrich emakumeen aurkako indarkeria auzietan inplikatuta egon diren David De Gea, Iker Muniain edo Paul Abasaloren zerrendara batu, eta futbolean zer edo zer gertatzen ari dela sostengatu du talde feministak.

Partidu egunetan Ipurua inguruan pankartak eskegi ditu Naluak. «Baimen gabe grabatzea erasoa da», «Ez beti da ez» edo «Eibar erasotzailerik gabe» zioten mezuek, baina, Udaltzaingoak pankartak berehala kendu dituztela salatu dute.

Presioak presio, feminismoaren alde lanean jarraituko dutela berretsi dute.