Naiz+ Naiz+

Marijaia ere, autodefentsarakin bat

Iruñeako txupinazoan eta Gasteizen, Zeledonen jaitsieran, ikusi genuen moduan, Marijaiaren etorreran ere autodefentsa feministarako deia ozen entzun zen. Jaiak eta kaleak emakumeenak ere badirela aldarrikatzeko plazaren erdigunea okupatu zuen aldarrikapen feministak.

Ekintza ikusgarria honetaz gainera, eraso sexistei aurre hartzeko asmoz babesa eskatzen duten emakumeei laguntzeko lanean egongo da Bilboko mugimendu feminista. Jaiak irauten duten bitartean eguneko 24 orduetan egongo dira txosnetan, txandaka, babesa eskaintzeko prest.