Naiz+ Naiz+

Mikel Uraken estudioan, ‘Neguaren ostean’ grabatzeko

Datorren ekainaren 30an Andoaingo Garate estudioetara joango da Mikel Uraken bere lan berria ‘Neguaren ostean’ izenekoa grabatzera. Han Kaki Arkarazo teknikaria eta Javier Letamendia ekoizlearekin batera lan egingo dute buruz-buru, eta era guztiz analogikoan (zintan) izango da grabaketa. Urakenen hitzetan, lan honek orain arte egindakoarekin «hautsiko du», ingelesez abesteari uko egin diola iragarri du, euskararen mesedean, eta soinua ilunagoa eta distortsionatuagoa izango dela.

Diseinua Asier Garcia Azkue bilbotarra egin du, betiko lez, eta diskoa udazkenerako LP formatuan aterako da.