\r\n
\r\n

Malkozko uholdeak Lasarten... #askomaitezaitut mila aldiz esan digunarentzat, beste #askomaitezaitut bat, ilargiraino eta bueltan #Porrotx

\r\n\u2014 Ane Labaka Mayoz (@anepirata) 2016(e)ko apirilak 17\n
\r\n\r\n
\r\n

#askomaitezaitut Guk ere maite zaitugu Porrotx! Zorionekoak gu!! pic.twitter.com/1le0ILcj5f

\r\n\u2014 Ttakun (@TtakunKE) 2016(e)ko apirilak 18\n
\r\n\r\n
\r\n

Ez da Porrotx mutua gelditu dena, Joxe Mari baizik. https://t.co/Iz0nnSQ90a

\r\n\u2014 LascosasdeBego (@lascosasdebego) 2016(e)ko apirilak 18\n
\r\n\r\n

EiTBk emandako datuen arabera, astelehenean euren atarian bideo ikusiena izan zen Porrotxen omenaldia. Gure txikien pailazo maitatuenak ikusteko aukera gutxi daude telebista publikoan. Ederra izan zen igandekoa, baina ea hurrengoan sudur gorriarekin ikusteko aukera dugun!

\n"}
Naiz+ Naiz+

Minbizidun piratek Porrotxen bihotza konkistatu dute

Minbizia duten haurren familia handia da Aspanogi eta #askomaitezaitut hitz magikoekin eskertu nahi izan diote Joxe Mari Agirretxe, Porrotxi, saminez betetako uneetan jasotako marrubizko muxu guztiak.

Euskal Herriak ikusteko moduko ekitaldia egin nahi izan zioten gainera, eta horretarako, joan den igandean Zuhaitz Gurrutxaga aurkezlearen laguntzaz, ‘Asko Maite Zaitut’ EiTBko saioaren protagonista bilakatu zuten Joxe Mari. Ezustean eta begiak malkoz bustirik harrapatu zuen omenaldiak eta gezurra badirudi ere, hitzik gabe, mutu utzi zuten Aspanogiko lagunek sudur gorri berritsua.

Une ezin gogorragoetan ezagutu dute Aspanogiko guraso zein umeek Porrotx, eta, horretxegatik seguruenik, balio bereziagoa dute maskara berdearen atzean lapurtutako irribarreak eta gurasoen masailetan lehortutako malkoak. Xume bezain ederra izan zen omenalditxoarekin ospitaleko bisita guztiak eskertu nahi izan zizkioten. Pirritxen azalean sartzen den Aiorak esan bezala, «herrigintzan jaio, irringintza aritu eta Porrotxen ondoan, harrogintza egiteko motiboak» dituzte.

Euskal Herriko haurren super heroiak dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Igandetik hona sare sozialetan izan den asaldura ikusita, baina, Porrotxen jarraitzaileen artean haurtzaroa aspaldi gainditutako herritar asko daudela baiezta daiteke. Asko izan dira omenaldia sare sozialetan partekatu dutenak eta denak ados dira ondo merezitako omenaldia izan dela nabarmentzean.

EiTBk emandako datuen arabera, astelehenean euren atarian bideo ikusiena izan zen Porrotxen omenaldia. Gure txikien pailazo maitatuenak ikusteko aukera gutxi daude telebista publikoan. Ederra izan zen igandekoa, baina ea hurrengoan sudur gorriarekin ikusteko aukera dugun!