Naiz+ Naiz+

Mirentxinek Furgoneta martxa antolatu du

Mirentxin elkartasun-gidariek Furgoneta Martxa egingo dute maiatzaren 7an, zapatuan. Azken bidai gisa deitu dutena Larrabetzun hasi eta bukatuko da, Bilbo gurutzatu ostean.

Mirentxin 11 taldez osatua dago eta haiek dioten moduan altruismoa eta malabarismoa dituzte osagai. Ekimen honekin euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatu nahi dute.

Egun osoko egitaraua prestatu dute Larrabetzun bertan eta «Azken bidaia izan dadila, hurrengo geltokia.... askatasuna!» lelopean. Bidaia arrakastatsua izan dadin furgoneta duten herritar guztiak animatu nahi dituzte mobilizazio berezi honetara