Naiz+ Naiz+

Nafarrak oholtzan eta zuberotarrak ikusle, ‘Joxemiel Bidador pastoralean’

“Joxemiel Bidador pastorala, Iruñeko euskaldunak” Gotainen plazaratu zuten pasa den martxoaren 27an, Xiru jaialdiaren baitan.

2015eko urrian Iruñean eraman zuten lehen aldiz oholtzara Zuberoako ezaugarri gehienak dituen pastorala. Kanaldudek emanaldiaren bideotxo bat ekoiztu du.