Naiz+ Naiz+

Nerabeak pornoan hezteko, Porno Eskola martxan

Captura_de_pantalla_2017-11-17_a_las_10.38.01
eskola

Gasteizen martxan jarri duten egitasmo berria da Porno Eskola. Heziketa sexualean sakontzea du helburu eskola honek eta horretarako, pornografiari buruzko gida didaktikoak argitaratu dituzte.

Nerabeek interneten aurki dezaketen informazioa kritikoki eta etikoki erabili dezaten, Porno Eskolak heziketa sexualaren gaineko hezkuntza eskaini nahi die gazte horiei. Bide horretan, lau unitate didaktiko ekoiztu dituzte eta bakoitzean heziketa sexuala, porno komertziala, fantasia sexualak edota porno feminista moduko gaiak lantzen dituzte.

Unitatea guztiak eta aurreikusitako baliabideak pornoeskola.org web orrialdean daude eskuragarri.

Gaur egun nerabeek sexualitatearekin eta sexuarekin duten lehenengo harremana pornoarekin egiten dutela deritzote Porno Eskolako sustatzaileek. Internetek material hori eskuratzeko eskaintzen dien erraztasunak baina, alde positiboa eta zein negatiboak ditu eta horregatik, garrantzitsua deritzote eduki horien artean eduki pedagogikoak bereizten jakitea.

Gida didaktiko honekin pornoaren unibertsoa berreraiki nahi da, bere teoriak birformulatzen, akatsak zuzendu eta erabiltzaileak pornografia feministan ahaldunduz.

Urriaren 26an aurkeztu zuen bere burua Porno eskolak, baina jende dezente aurkezpen aretotik kanpo geratu zenez, hilabete beranduago, azaroaren 26an, SUmendi Gazte Espazioan aurkezpen berri bat eginen dute.Porno eskola bera aurkezteaz gain, porno feministaren hastapenetan sakondu nahi dute saio honetan.

Gida hauek nerabeei zuzenduak dauden arren, gurasoentzat eta hezkuntza munduan dabiltzan pertsonentzat ere erabilgarriak direla diote sustatzaileek.