Naiz+ Naiz+

Saldiasen hildako mutikoaren familiari oparitutako bonsaia lapurtu ostean, laguntza eskatu dute

Img_20170924_213139
saldias

Orain aste batzuk Saldiasen istripuz hildako 13 urteko mutikoaren familiari omenaldia egin zion igande eguerdian Doneztebe Futbol Taldeak. Talde horretako kidea zen saldiastarra.

Ekitaldian bonsai bat oparitu zioten familiari, baina salatu dutenez, norbaitek lapurtu egin zuen kotxetik. Gertaera igandean 13.30 aldera gertatu zen Donezteben eta hartu duenari bueltatzeko eskatu diote, «balio ekonomikoa baino handiagoa delako bonsai horrek familiarentzat duen balio sentimentala». Zehazki, ebatzitako bonsaia futbol zelaira eramatea eskatzen dute.

Sare sozial eta komunikabideen bidez gertaera zabaldu eta laguntza eskatzen dabil Doneztebe Futbol Taldea.