Naiz+ Naiz+

Sarean da H28 aldizkari satiriko berria

Iragarrita bezala hilak 28 ditu gaur eta sarean argia ikusi du H28 aldizkari satirikoak. Asisko, Marko, Zaldieroa, Adur, If, Josevisky eta Unai Iturriaga dira lehen alean parte hartu dutenetako batzuk eta euskal marrazkilarien lan satirikoak biltzea dute xede. Hiilabetero sareratuko dute alea http://issuu.com/h28aldizkaria orrialdean. Twitterren eta Facebooken ere jarrai dezakezu proiektua. Txoritxoaren sarean lehen erreakzioak txalo artean iritsi dira.