Naiz+ Naiz+

Sirokak disko berriaren grabaketa amaitu du

Musikazuzenean.com atariak zuzenean eman du Siroka taldearen diskoaren grabaketaren berri blog berezi batean. Ostiralean iragarri zuen taldeak grabaketaren amaiera eta aste honetan bideokliperako irudiak grabatzen aritu dira. Azken postean amaitzen duten moduan:

EURIARI AURRE EGITEN

Gaurko goiza bideokliperako kalean grabatu behar ditugun irudiak grabatzen erabiltzeko asmoa genuen, baina eguraldia ikusita, planak aldatu eta arratsaldean Alhondegi zaharrera joan gara, gure lokaletik oso gertu dagoen txoko ilun batetara. Hor agertu zaizkigu Niko eta Goiz kamera, foko eta beraien umore onarekin eguraldiari aurre egiten. Bateria muntatu, anpliak, mikroa, fokoak…Krick Krackeko lagunei ere kable luzagailu batzuk eskatu behar izan dizkiegu, leku ilunean ez baitzegoen ezta entxuferik.

3,2,1…akzioa! Gure hurrengo diskoko singela izango den kantuaren bideokliperako eszena mordoa grabatu dituzte gaur Niko eta Goizederrek. Ea datorren asterako eguraldiak tarte bat ematen digun kaleko irudiak grabatu ahal izateko.

Bestalde, diskoaren diseinua aurrera doa, eta aste honen bukaeran fabrikara bidaliko dugu. Alain Urrutia marrazkilaria arduratzen ari da gure 3. eszenaren diseinuaz, eta kriston portada ederra egin digu…laister ikusiko duzue!!! Bitartean…itxaron beharko.