Naiz+ Naiz+

Surflariak, Hondarribiko itsasertzean

Denboraleak olatu erraldoiak eragin ditu aste honetan, itsasoa hain zakarra izanik baina, gutxi izan dira surfa egiteko moduko olatuak. Urruñako Belharra olatu famatuaren antzekoa den Amuitzeko olatua bai izan da, Hondarribiako Higer itsasargia inguruan sortzen den olatua.

Asteartean hamar metroko altuera hartu zuen Amuitzeko olatuak, eta, arriskuari aurre eginez hura hartzen saiatu ziren hainbat surflari. Ikus-entzunezko proiektuak gauzatzen dituen Bideolanek "Itsasaldi iluna" izena duen muntaia zabaldu du, Amuitzera surfeatzera joan zirenen irudiekin.

Txokitok, Javier Sobradok eta Jon Goikoetxeak grabatu dituzte irudiak, eta azken honek edizio lana ere egin du.