Naiz+ Naiz+

Tradizioa? Baztanen ere jaiak denentzat, txistu eta oihu artean bada ere

Xorroxin irratiak Twitter bidez helarazi digu mutil dantzen inguruan Baztanen azken urteetan izan den demaren inguruko bideo laburpen hau. Plazara Dantzara herri ekimenak egindakoa da. Azken urteetan mutil dantzetan emakumeen parte hartzea ekidin asmo dabiltzanen aurrean egindako ekimenak erakusten ditu.

Adibide gisa, 2013koa, Elbeten. Baztango Mutil Dantzari izeneko taldeak antolatuta ari ziren mutil dantzan (talde honek ez du emakumeen parte hartzea ahalbidetzen). Dantzara sartu ziren Jon Elizetxe zinegotzia (Bildu) eta Garbiñe Elizegi Baztango alkatea. Lehena sartzean normal jarraitu zuten gainontzekoek, baina Elizegi sartzean gizonek dantza egiteari utzi eta alde egin zuten. Txistulariek jotzen jarraitu zuten, hainbat herritarrek jotzeari uzteko esan arren, eta Elizetxe eta Elizegi bakarrik geratu ziren dantzan plazan. Ondorengoko adibideak ere jaso dituzte bideo honetan.