Naiz+ Naiz+

Urkullu, euskal presoen etxeratzearen alde eta AHTren aurka?

Aramaioko Tellamendiko tontorrean, pasa den abenduaren 31an, EAJk antolatutako ekitaldi politikoan Iñigo Urkulluk ikurrina erraldoi bat zabaldu eta, denen ezusterako, ikurrinak euskal presoen aldeko eta AHTren aurkako aldarrikapena zuten bi oihal zituen josita.

Bideoan ikusi eta entzun daitezke, sorpresak harrapatutako EAJko kideen harridura mezuak. Tartean, «Gero baten batek eskatuko du elkarrekin joatea, me cago en Dios!», moduko esaldiak.

1976ko azken egunean hainbat mendizalek ikurrina jarri zuten Arabako Tellamendi mendian, ilegala zen orduan ikurrina eta Guardia Zibilak leherketa bidez bota zuen gurutzea eta ikurrina. Gertakari hura gogora ekartzeko mendi irteera antolatu zuen Aramaioko EAJk pasa den abenduaren 31an, eta bertan parte hartu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak.

Ekintzaren egileek Tellamenditik bertatik ikusten den «txikizioa» salatu nahi izan zuten, bai eta euskal presoen Euskal Herriratzea galdegin ere. Ikusgai dagoen bideoaz gainera, ‘Goiena’-ra gutuna bidali zuten egileek, egindakoa azalduz.