Naiz+ Naiz+

‘Walk on the wild side’, euskarari ekarria

Hilabete hasieran entzun genuen aurrerapen abestia, beraren bideoa argitaratu berri dute orain disko berezi hau salgai jartzearekin batera. Jonan Ordorika ‘Lou Reed mila esker’ diskoaren ekoizleak GARAn eman berri ditu lanaren zehaztapenak. Lou Reed hil zela urtea bete denean, bere hamar abesti euskarari ekarri dizkiote Ruper, Txuma Murugarren, Evaristo, Gorka Urbizu, Gari, Anari eta beste hainbatek.