Naiz+ Naiz+

Zergatik ez Idiazabalen?

Euskal Herria ezaguna da munduan ekoizten duen Idiazabal gaztagatik. Gaztak ere famatu egin du Erresuma Batuko Gloucestershire hiria, ez, baina, bertako gaztaren usain eta zaporearengatik.

Gazta jan baino, jaurti egiten dute bertan. Eta nola, gainera! Urtero ospatzen duten gazta errodatzailearen jaialdiak gero eta jende gehiago batzen du eta sare sozialetan sona lortu du.