Naiz+ Naiz+

‘Zoroetxeko harresia’ #Gosariak proiektutik

Gosariak proiektuan elkarlanean jardun dute Gosek, Joseba Sarrionandiak eta I. Arregi eta J.L. Goikoleak. ‘Zoroetxeko harresia’ kantaren bideoklipa aurkeztu dute orain. Mikel Clementek zuzendu du ikus entzunezkoa, Ander Lipus da aktorea eta David Herranzena da Argazkia. Grafismoa Alphax-ek egin du. Hauxe azalpena: «Santa Agedako zoroetxearen albotik oinez egunero pasatzen zela kontatu zidan Arrasateko lagun batek, Josemik, eta behin hau gertatu zitzaiola. Pasaeran, harresiaren bestaldeko jendeak hurbiltzeko keinuak egin zizkiola, ahapeka eta sekretuan bezala, galdetzeko: ‘Zein da ba hemen zoroetxea, gurea ala zeuen aldea?’