Jone Etxeberria naizplus blogak

Bakarrik bazoaz ezin urrutira iritsi

Martxan da jada KoopFabrika, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala bultzatzeko programa, Gipuzkoako hiru eskualdetan. Urtarrilean hasi eta ekainean amaituko den ikastaroa ekintzaile, elkarte edota enpresei begirakoa da eta bidea bakarrik egin beharrean, bidean zu bezala, beste hamaika ere badaudela ikusteko, sentitzeko, irudikatzeko modua.