Espazio eskola

Ura eta bizitza Lurretik kanpo

Zenbatetan entzun dugu ura aurkitu dutela Marten? Zer dago albiste horren atzean?

Mars

 

Ura beste planeta edo gorputz extralurtar batean aurkitzea oso garrantzitsua da, baina zergatik? Ura aurkitzen badugu, posible da izaki bizidunak aurkitzea, adibidez bakteriak. Izaki mikroskopio horiek agian gaixotasun bati aurre egiteko balio dezakete eta hori da punturik garrantzitsuenetarikoa. 

Baina zergatik agertzen da hainbatetan ura aurkitu dutela, zenbatetan aurkitu baher dute, hilero? astero? 

Espaziora espaziontzi bat bidaltzea oso garestia da, milioika euro behar dira eta ez da beti ondo irtetzen, batzutan porrot egiten du misio batek arazo txiki batengatik. Beraz ondo irtetzen denean eta bidean hainbeste diru gastatu eta gero, guztion dirua gastatzearen justifikazio bat beharrezkoa da. 

Biztanleria euren gobernuekin pozik eta harro egon dadin inpaktu handiko albisteak ateratzen dituzte behin eta berriz.

Baina manipulazio hori alde batean utziz benetan oso hurbiletik jarraitzen dugu misio bakoitzaren emaitza zientifikoa. Martetik urrun dauden Titan adibidez, Saturnoren satelitean eta baita Europan, Jupiterren sateliteetariko batean ere, zihurraski ura aurkitu genezake. Badirudi izotzezko geruza daukatela eta horren azpian, baliteke ur likidoa aurkitzea, beraz hurrengo urteetan zehar bi satelite hauek aztergai izango dira.

Lasai asko ibili, momentuz gu bezalako izakirik ez dugu aurkitu eguzki sisteman zehar, eta ezinezkoa da gure eguzki sisteman aurkitzea, baina gure sistematik kanpo... nork daki? Zergatik ez? Agian.... 

www.aeroespazioeskola.com