Izaskun Canga

Pailazo (Gatibu) - Ukelele Cover

 

Kaixo, ukelelezale maitiok! Gatibu taldearen "Pailazo" ukelelez entzun nahi? Hona hemen bertsioa!

Aurreko sarreran kanta hau jotzen ikasi genuen, eta oraingo honetan nire bertsioa erakutsiko dizuet. Aurrekoan ikusi genuen moduan, ez da batere abesti zaila, eta oso akorde gutxirekin jo daiteke nahiko txukun. Hori bai, kontuan izan ez dudala jatorrizko doinua erabiltzen, abestean ez naiz ailegatzen eta! :"> Dena den, tutorialean bertan topatuko duzue jatorrizko doinuan jotzeko egin behar diren akorde aldaketak.

Ikusiko duzuen moduan, imovie-a erabiltzen ikasten ari naiz behingoz! XD Bideoaren formatu berria gustuko izango duzuela espero dut.

Besterik gabe, ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin!