0 comentarios

Larunbat honetan ospatuko da Suns Europe jaialdia

Friulin ospatzen ari da egunotan Suns Festival hizkuntza gutxituen musika jaialdia, eta larunbat honetan, abenduak 2, hizkuntza gutxituetan abestutako kantuen lehiaketa egingo da bertan, Eurobisionen antzeko zerbait, baina bestelako helburuak ardatz dituena: hizkuntza gutxituetako sorkuntza aldarrikatu eta hizkuntzotako sortzaileak elkarrekin harremanetan jartzea. Friuli Italiar estatuaren ipar-ekialdean dagoen lurraldea da. Hainbat hizkuntza hitz egiten dira bertan, Udinen, jaialdia...

0 comentarios

Lys izeneko lanarekin aurkeztu du bere burua Nøgen taldeak

Nøgen izena danieratik hartua badute ere ("biluzik" esan nahi omen du) donostiarrak dira Lys EP laburrarekin bere burua aurkeztu duten taldeko kideak. Euskarazko eta ingelesezko hitzak tartekatuz abestutako kantuek uda luzatzeko aitzakia ematen dute, baina, dagoeneko, nostalgia kutsu apur dat dakarte beren melodiek. Azken hamarkadan boladan izan den indie-folk alaia dakar donostiar boskoteak eta ez litzateke harritzekoa beren kanturen batek udako (amaierako) festetako soinu bandarekin...

0 comentarios

Hatxe, piano baten hotsak

Idoia Hernandez musikari oiartzuarrak piano kantuz osatutako bilduma plazaratu du, bere Bandcamp orrialdearen bidez. Hatxe du izena proiektuak eta azken hiru urteotako lanarekin osatu du lehena izeneko diskoa. Musika klasiko garaikideaz doinu lasai eta, oro har, malenkoniatsuak eraiki ditu, Hernandezek berak marraztutako azalarekin lagunduta. Kolaboratzaileak ere aritu dira diskoan: Oscar Manso gitarrarekin eta Peru Galbete ahotsaz. Diskoak plazaratzea ezohiko den eta beste tankera...

0 comentarios

Liot da Toil taldearen izen berria eta aurrerapen kantu batekin dator

2001. urtean sortu zen Toil izeneko proiektua, eta ordutik taldekide aldaketa asko bizi izan baditu ere, abeslari berriaren sarrerarekin hartu du taldeak Liot izena, garai berri bati ateak zabalduz. Hardcore doinuz aritu ohi den taldearen izenaren aldaketa kantu aurrerapen batekin iragarri dute, bideoaz lagunduta. Abenduan "errepidean" izango direla dio bideoak amaieran, eta pentsatzekoa da disko berri bat ere ekarriko duela errepidera itzultze horrek. 

0 comentarios

Pelax eta Trenor rocka eta elektronika uztartzen dituen EP berrian

Bata rock doinuen edale eta gitarraren hots zikin zein ahots indartsua lagun, bestea Hip Hop eta R&Baren harrobiko beatmaker eta produktorea. Pelax eta Telmo Trenor musikari donostiarrek indarrak batu dituzte eta beren ohiko eremutik bestearenagana gerturatu dira, lau kantuko EPan egin dutelarik azkenean topo. Lau kantuko bildumak, bi kantu borobil dakartza: 'Estanpa' eta 'Sugea'. Bestetik, Fermin Muguruza eta Dut-ek elkarrekin ateratako Ireki Ateak (1997) diskoko 'Lukrezia'...

0 comentarios

Emakumeak oholtzara

Lurretik oholtzara eskilara gutxi batzuk baizik ez daude, batzuetan, hori ere ez. Baina, badirudi, guretzat (emakume musikariontzat), eskilara horiek hiruzpalau koska baino, Escherren eskilara amaigabeak direla. Zergatik ez distantziari aurre egin eta espazio hori bereganatu, geure egin? Beharrezkoa bada, ahaztu atzeko eskilarak eta igo zuzenean taularen aurrealdetik.

Bideoan Izaro Andres Zelaieta (Izaro), Ane Bastida Saiz (Hesian, Lauroba…) Onintza Rojas Olazabal (Koban), eta Olatz...