Eneritz Dueso naizplus blogak

Bilau taldearen diskoko folk ilun eta barea

Abenduan atera zuten diskoa, baina diskoak entzuleak deskubritzen dituenean dira izatez 'berriak', ez soilik argitaratzen diren unean. Sei kantuko bilduma da laukote ainhiztar-monjolostarrarena (Bilau dute izena). Bare-bare hasi eta apurka-apurka intentsitatea hartzen duten sei kantu. Folketik zerbait dutela esan liteke, slowcorea gogora ekar lezakete, baina etiketetatik harago, sinpletasuna dotorezia handiz mamitzen duen taldea da Bilau.